Back

Kanpezu: Udako esperientzia ahaztezina, elkarrekin sortua

Kanpezu udako kanpamentu bat baino askoz gehiago da. Urteak daramatzagu esperientzia hau partekatzen La Salle Berrozpen, ingurune natural paregabe batean, Santa Cruz de Campezu herrian, Araban. Lau txandatan banatuta, udan Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH 4. mailara arteko ikasleek parte hartzen dute.

Txandak

Gaur egun datorren edizioko txandak antolatzen ari gara.
Urteetan bezala, adinaren arabera banatutako hainbat talde izango ditugu (Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH 4. mailara arte), eta parte hartzeko data ezberdinetan.

📌 Talde eta txandak zehazten ari gara.

  • 1. txanda: Ekainak 25-uztailak4
  • 2. txanda: uztailak 4-11
  • Delta: ekainak 28 – uztailak 8

Helburuak

Proiektu hau gure zentroaren balioekin bat dator.
Kanpezun honako hauek bilatzen ditugu:

  • EUSKARAren erabilera sustatzea.

  • ELKARBIZITZA indartzea.

  • HARREMAN PERTSONALAK sendotzea.

  • NATURA zaindu eta errespetatzea.

  • SORMENA eta AUTONOMIA garatzea.

  • Eta, noski, PRIMERAN PASATZEA lagunekin eta lagunartean!

Animatu gurekin bizitzera!

Zure zain gaude esperientzia ahaztezin bat partekatzeko: emozioz, adiskidetasunez eta abenturez betea