

Ezaugarriak
- Prestakuntza ona bai Unibertsitate ikasketei aurre egiteko bai Goi Mailako Heziketa Zikloei ekiteko
- Emaitza onak Unibertsitatera sartzeko proban
Metodologia
- Ingurune berritzailean lanean, ikasle kritikoak eta konprometituak garatzeko.
- Diziplinarteko proiektua eta ikasgai bakoitzeko aplikazio espezifikoak.
- Pedagogia esperimentala, ikaskuntza aktiboa sustatzeko.
Zeharkako gaitasunak
- Autonomia eta ekimena.
- Komunikaziorako gaitasuna.
- Informazioaren trataera.
Banakako jarraipena
- Garapen akademikoa eta pertsona bere osotasunean hazten laguntzea.
- Hazkunde pertsonala baioesten duen giroa.
- Orientazioa ardatz.
Familiekiko komunikazioa
- Etengabeko lankidetza hezkuntza-arrakastarako.
Orientazioa
- Batxilergoak ikaslearen jarraipen pertsonalizatuak eta orientazio akademikoak garrantzi handia dute eta indar handia jartzen dugu horretan.
- Orientazioan laguntzeko programa. KLIKATU
… heziketaren balio erantsia:
ikasleen garapen pertsonala eta heldutasuna bultzatzen dugu
PERTSONA SOLIDARIOAK
- Boluntariotza: aisialdia, kirola, laguntza …
- Garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoa: bilketa kanpainak …
- Behar eta behartsuekiko konpromisoa: ingurukoei laguntza, elkartasuna …
- Aldaketa klimatikoari aurre egiteko borrokarekin konpromisoa
PERTSONA KRITIKOAK
- Goizeko gogoetak
- Hitzaldiak: odol emaileak, banku etikoa, bidezko merkataritza
- Irteerak: bizikidetasuna sustatzeko, ikasgaiak osatzeko
- Elkartrukeak: AUSTRIA
ESKER-ONEKO ETA ALAIAK DIREN PERTSONAK
- Lorpenak eta ahaleginak ospatzen eta eskertzen dakitenak.
- Elkarrekin gozatzen dakitenak.
Ikasle euskaldun eleanitzak: bertako bi hizkuntza ofizialak jakiteaz gain, atzerriko beste hizkuntza bat, gutxienez, ondo jakitea estrategikoa da.
Gure ikasleak euskaraz nahiz gaztelaniaz, ahoz nahiz idatziz eroso moldatzeko gai izan daitezen dugu helburu nagusi.
Euskara
- Euskal kulturarekin lotutako ekintzak
- Euskal tradizioarekin lotutako hainbat ekintzetan parte hartze aktiboa sustatu: Eguberri, Santa Ageda…
Ingelesa
- Ahozkotasuna berariaz lantzeko, hautazko ikasgai berria ezarri dugu
- Elkartrukea: Austriako Graz hiriko International Bilingual Schooleko ikasleekin.
Murgiltze linguistiko, teknologiko eta pertsonala
Batxilergo Duala plus gisa ikastea aukeratzen baduzu, High School (erdi-mailako ikasketen baliokidea) amaitzean AEBetako Akademiako ikasleek duten titulu bera lortuko duzu. Titulazio hau munduko estatu eta unibertsitate guztietan aitortuta dago.
Titulazio Ofiziala
La Salle Berrozpe ko Batxilergo dualeko ikasketak amaitzean ikasleek titulu ofiziala lortzen dute Nazioartean aitortutako titulazio bat, erdi-mailako ikasketak amaitu ondoren Ipar Amerikako ikasleek lortzen dutenaren baliokidea, eta munduko estatu eta unibertsitate guztietan aitortuta dagoena.
Nola funtzionatzen duen
- Diploma dualeko ikasleek 6 irakasgai egin behar dituzte titulua lortzeko Akademikak lortutako nazioarteko hitzarmenei eta programaren hezkuntza-bikaintasunari esker, ahalik eta baliozkotze handiena lor daiteke: American High School Diploma lortzeko behar diren 24 kredituen %75.
- 6 irakasgai horietatik 4 derrigorrezko curriculum-batxilergokoak dira, eta 2 ikasgai ikasle bakoitzak aukeratzen duen batxilergokoak, adibidez Argazki Digitala, Kriminologia edo Psikologia bezalako gaiak. .
- Batxilergo Dualean 2.DBHtik aurrera hasi daitezke. Ikasturte bakoitzean ikasgai bat edo bi eginez, honela geure batxilergoko tituloa lortzean Duala lortzen dutelarik.
Metodologia
- Murgiltze linguistikoa: Batxilergo Dualaren programa % 100 ingelesez garatzen da, baina hizkuntzaren ikasketa bainao askoz ere gehiago da Ikasleek hizkuntza horretan pentsatzen eta lan egiten dute, eskola magistraletan parte hartzen dute, bertako irakasleekin egunero komunikatu daitezke eta Live Sessions-en beste ikaskide batzuekin parte hartzen dute Azken batean, ingelesez autonomiaz defendatzen ikasten dute, beren konfiantza eta trebetasuna areagotuz.
- Murgiltze teknologikoa: ikaslea ikaskuntza digitaleko teknologia aurreratuenak menderatzen eta erabiltzen moldatzen da. Ikasleak zeregin aktiboa du, bere ikaskuntza-erritmoa markatzen du, eta bere ezagutzak eraikitzeko arduradun nagusia da. Bere prestakuntza-prozesuaren protagonista da. La Salle Berrozpen hezkuntza birtualean sinesten dugu, pentsamendu kritikoaren gaitasuna, ikerketarako trebetasunak eta informazioaren analisia garatzen dituelako.
- Murgiltze pertsonala:hezkuntza-eredu honen bidez, ikasleak erantzukizuna eta heldutasuna hartzen ditu lanean Gainera, autonomia-maila handiarekin ikasten du denbora kudeatzen. Era berean, egokitzeko gaitasuna eta malgutasuna garatzen ditu ingurune desberdin eta multikulturaletan lan egiteko.
Irakasgaiak
- English (2 levels)
- U.S. History
- Life Management Skills (hautazkoa)
- U.S. Government + Economics & elective*
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, Batxilergo Dualeko Programaren arduradunarekin jar zaitezke harremanetan.
Kontaktatu: lzubeldia@lasalleberrozpe.eus
Baliabide egokiak espezialitate bakoitzaren ikuspegi praktiko eta hurbila lortzeko metodologia esperimentalaren bidez.
- Baliabide eta gela digitalak: ordenagailuak, proiektagailua eta interneterako haririk gabeko sarrerak (WI-FI) gela guztietan
- Laborategia: Osasun Zientziako batxilergoan kimikaren oinarrizko legeak, materia eta propietateak, hainbat erreakzio kimiko ikasteaz gain, zeure eskuekin esperimentatu eta aztertu ahalko duzu gure laborategian. Horri adituen bisitak eta zenbait enpresatako laborategiak ezaguzeko aukera batu behar zaizkio.
- Tailerrak: teknologia arloari dagokionez, hainbat praktika elektriko–elektroniko eta mekaniko egiten ditugu eta heziketa zikloetako tailerrak erabiltzen ditugu zeinetan teknologia aurreratu eta berrienak izaten dituzten. Eta marrazketan ere enpresan erabiltzen diren programak erabiltzen dituzte ikasleek.