La Salle Berrozpe: Zentzuz hezi, bihotzez lagundu
La Salle Berrozpe ez da soilik ikastetxe bat. 70 urte baino gehiagoko ibilbide duen komunitate bat gara, bizitzako etapa guztietan pertsonak lagundu eta hazten dituena. Hemen ikasi egiten da, lan egin, partekatu eta ospatu. Pertsonak erdigunean jartzen dituen proiektu partekatu bat gara.
Gure misioa ez dugu errepikatu beharrik — hemen duzu eskuragarri —, baina bai nola bizitzen dugun:
pasioz, bokazioz, eta erakunde baten altxorrik handiena bertako pertsonak direla sinestuta.
Gure zutabeak: Nortasuna, Berrikuntza, Iraunkortasuna eta Alaitasuna
La Salle Berrozpen gure eguneroko jarduna lau balio nagusitan oinarritzen da:
- Nortasuna: Proiektu kolektibo baten parte izateak zentzua ematen dio gure lanari. LSBn pertsona guztiak aktiboki inplikatzen dira: ekarpenak eginez, erabakiak hartuz eta erantzukizunak partekatuz.
- Berrikuntza: Etorkizunera begira lan egiten dugu. Metodo berritzaileak, teknologia eguneratua eta kudeaketa aurreratua uztartzen ditugu, hezkuntza esparru dinamiko eta eraginkor bat sortzeko.
- Iraunkortasuna: Ingurumenarekiko, gizartearekiko eta ekonomiaren iraunkortasunarekiko konpromisoa dugu. Gure hezkuntza ODSekin lerrokatzen dugu, herritar arduratsu eta konprometituak hezteko.
- Alaitasuna: Gogo onez eta ilusioz lan egitea funtsezkoa da. Giro atsegina, hurbila eta bizia sortzen dugu, ikaskuntza esperientzia aberasgarri bihurtuz.
Andoainekin eta Buruntzaldearekin konprometituak
La Salle Berrozpe Andoaingo eta Buruntzaldeko ehun sozialaren parte aktiboa da. Hezkuntzaz harago, tokiko erakundeekin, enpresekin, administrazioarekin eta elkarteekin elkarlanean dihardugu, komunitate justu, berritzaile eta elkarlanean oinarritua eraikitzeko.
Formazioaren bidez gure ingurunearekiko lotura indartzen dugu, tokiko errealitateari erantzuten dioten proiektuak garatuz eta eskualdearen garapen sozial, ekonomiko eta kulturala sustatuz. Gure harrotasuna da tokian tokiko beharrei erantzuten dien ikastetxe izatea, herritik sortua eta etorkizunari begira egina.
Etorkizuna eraikitzen duten pertsonak
Guk pertsonengan sinesten dugu. Haien gaitasunean, konpromisoan eta hazteko borondatean. Horregatik, LSBn pertsonak erdigunean jartzen dituen kudeaketa-eredua diseinatu dugu, eta komunitate osoa inplikatzen da proiektuan: irakasleak, ikasleak, familiak, zerbitzuetako langileak eta enpresak.
Kudeaketa aurreratua eta berritzailea izateagatik saritu gaituzte, baina harro gaude hori pertsonak zainduz eta entzunez lortu dugulako.
Gure kudeaketa konprometitua, hurbila eta gizatiarra da, etorkizunera begirakoa, barrutik eraikia eta guztion artean egina.
Sinesten duen talde bat: zaintzen eta laguntzen duena
La Salle Berrozpen ez gara bakarka hezten. Taldean hezten gara. Balioak, ametsak, erronkak eta ospakizunak partekatzen dituen talde bat gara. Egunerokoan elkarri laguntzen diogu eta ikasleak benetan laguntzen ditugu hazten.
Hemen pertsona guztiek dute zer esan. Denok ikasten dugu elkarrekin, eta denok egiten dugu ekarpen berezi bat gure proiektu komunera.
Bihotzetik hitz egiten duten ahotsak
“Zentro hau nire etxea da. Nire bizitza profesionala zein pertsonala osatzen dituen ekipo batekin egiten dut lan. 23 urte nituenean sartu nintzen, eta gaur egun, 35 urterekin, nire kategoria profesionala zor diet nire arduradunak nigan jarritako konfiantzari, Zentroan egin dudan ikasketari eta neure kideekin konpartitu ditudan esperientziei.”
“La Salle Berrozpek hamaika aukera eman dizkit, bai profesionalak bai pertsonalak. Beti izan dut formazioa eta laguntza nire ibilbidean zehar. Eta gaur egun esan dezaket: hemen dauzkat nire lagun eta lankide onenak.”
“1983an hasi nintzen ikasle gisa. Gero begirale, gero kirol-arduradun, irakasle eta gaur egun Pertsonen Arduradun naiz. Bertako parte sentitzen naiz, eta konfiantza, erantzukizuna eta eskerra jasotzen dut egunero.”
“LSBn beti daude erronka berriak eta ilusioa aurrera egiteko. Lankideen artean ospatzen dugu lortutakoa, eta horrek egiten du berezi gure egunerokoa.”
“Niretzat LSB bigarren familia bat da. Nire ilusioak, lanak eta momentu onak partekatzeko tokia. Nire gazteei laguntzen diet etorkizuna eraikitzen. Eta hori guztia egiteagatik ordaintzen didate! Luxua da hemen lan egitea.”
“La Salle Berrozpe: bizipenez beteriko pertsonak gara. Ahal dugun guztia ematen dugu, elkarbizitzen eta bizitzen laguntzeko, eta gure ikasleei inguratzen dituztenengan onena aurkitzen laguntzeko.”