


Izartxo: Denbora librea, balioa ematen duena
La Salle Berrozpen argi daukagu heztea ez dela gelako jarduerara mugatzen. Horregatik bultzatzen dugu Izartxo, gure denbora libreko taldea, ikastetxeko hezkuntza-proiektu integralaren osagarri gisa. Ikasteko, gozatzeko eta balioetan hazteko gune bat da, euskaraz eta gertutasunez betea.
Izartxo komunitate osoari zuzendutako egitasmoa da: Lehen Hezkuntzatik hasita, bertan hezitako begiraleekin, irakasleekin, ikasle ohiekin eta familiako kideekin batera ilusioa eta konpromisoa partekatzen dugu. Astero-astero, etxe giroko txoko bihurtzen da guretzat.
🎲 Jolastu, gozatu, hazi...
Izartxon dibertsioa bermatuta dago, baina ez da hori bakarrik. Jolasaren, dinamiken eta aire zabaleko jardueren bidez, sormena, ardura, elkarbizitza, errespetua eta elkartasuna bezalako balioak lantzen ditugu.
🌍 Beste eredu bat, beharrezkoa
Pantailak, kontsumismoa eta berehalakotasuna nagusi diren gizarte honetan, Izartxok bestelako espazio bat eskaintzen du: gertukoa, lasaitasunez bizitzeko modukoa, non haur eta gazteek pentsatzen, erabakiak hartzen eta harreman osasuntsuak eraikitzen ikasten duten.
🗣️ Guztia euskaraz
Izartxo baita ere euskaraz bizitzeko aukera paregabea da. Gelatik kanpo, eguneroko testuinguru dibertigarri eta hurbilean, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko eta segurtasuna irabazteko gunea.
🤝 Familia handi bat
Izartxoko onena ez da erraz hitzez azaltzen. Bizitzen da.
Eta behin probatuta, ez duzu alde egin nahi. Izan ere, hemen, ondo pasatzeaz gain, etxean bezala sentitzen zara.